
Tratu pertsonalizatua, sinergia profesionalen giroa eta BIC Bizkaia inkubagailuak ekintzaileen eskura jartzen duen azpiegitura erabiltzea funtsezkoak izan dira The Art of Discovery abian jartzeko.
Belen Jiménez
The Art Of Discovery

“BIC Bizkaiarik gabe eta lagundu gaituzten pertsonak izan gabe, Aleovitro S.L. ez litzateke esistituko eta haren sustatzaileak atzerrian egongo lirateke lan bila”.
Aleovitro

"BIC Bizkaiak ingurune ezin hobea eskaintzen du gure enpresa hazteko, eta egungo azpiegiturarekin, pertsonekin eta baterien arloan dugun ikuspegiaren garapenean espezializatutako prestakuntzarekin laguntzen digu".
Batterieingenieure South Europe, S.L.

"BIC Bizkaian izatea funtsezkoa da IES Diagnostics-erako. Kalitate handiko instalazio eta laborategiak ez ezik, ekosistema berritzaile ezin hobe batean proiektatzen ere laguntzen digu, gure beharretara bideratutako prestakuntza eta jardunaldiekin. BIC Bizkaia, gure hazkunde-prozesu osoan, start-up gisa laguntzen digu, denon artean Euskadin eta kanpoan aurrerapena sortzen lagunduz.”
Ane Rodrigo, Life Science Area Manager
IES Diagnostics

“Inkubagailu asko dagoen arren ezinezkoa da BIC Bizkaiaren parekorik aurkitzea. Ekosistema bikaina da ekintzailetzarako eta enpresak bizkortzeko”.
Miguel Angel Campanero
A3Z Advanced

BIC BIZKAIA ingurune ezin hobea da zure ekintzailetza-proiektua garatzeko. Zure zalantzak eta aurrerapenak lokalizazioan dauden gainerako enpresekin parteka ditzakezu, eta, gainera, BEAZen zuzeneko laguntza duzu Aldundiak nola lagundu diezazukeen jakiteko.
Rubén Molina, CEO
Innitus

BIC Bizkaian egoteak,, biotech enpresa batentzat beharrezkoa den guztia dauzkan instalazio modernoak erabiltzeaz gain, hainbat diziplinatako zientzia-ekintzaileen komunitatearekin harremanetan egoteko aukera ematen digu. Luxu handia da
Egoitz Astigarraga
IMG Pharma

"Mikrobiomik F.C.k duela gutxi osatu du bere talde titularra, BIC Bizkaian forjatutako 11 talenturekin, 9 emakumerekin eta 2 gizonekin. Laster hasiko gara gure “harrobi-taldea” biltzen, BEAZeko nesken laguntzari eta aparteko euskarriari esker. Egunen batean “emigratu” egiten badugu, gure jatorriari eta BEAZtar babes aingerutxuei leial izango gara”.
Juan Basterra
Mikrobiomik

“BIC Bizkaiako zerbitzuek, instalazioek eta langileek ahalbidetu egiten dute ideia negozio bihurtzea, prozesuaren bitartean ekitea zer den ondo dakiten profesionalek lagunduta".
Begoña Gartzia de Bikuña
Anbiolab

BIC BIZKAIA, nire ustez, eraldatze pertsonal eta profesionaleko kanal bat da, ekintzailetzarako bidean, bizitzaz eta ametsak lortzeko aukerez betetako lekua. Nagore Fernández, Biometriks.eko sortzailea
Nagore Fernández, Biometriks.eko sortzailea
Biometriks

"BIC Bizkaiak, ZeniaLabs-entzat, Bizkaiko gune teknologikoan, ekintzailetza-ekosistema pribilegiatu batean integratuta egotea suposatzen du. Euskadin gure bezeroei laguntzeko eta haiengana hurbiltzeko plataforma egokia eskaintzen du, eta gure garapenak estatu mailan eta nazioartean ere bultzatzeko aukera ematen digu."
Javier Sánchez Cubillo, CEO
Zenialabs

“BIC Bizkaia Adddimen-entzat bultzada-gune bat izan da, gure enpresa proiektua agerian jartzeko eta eta garatzeko lekua.”
Jon, Jon Ander, Joseba
Addimen