BIC Bizkaia biozientzien eta industriarako zerbitzu aurreratuen arloan espezializatutako inkubagailua da, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatua eta Beazek kudeatua.

Balio erantsi handiko sektoreetan eta teknologietan espezializatutako zentro baten aldeko apustua egin da. Biozientziak eta industriarako zerbitzu aurreratuak lehentasunezko eremu gisa planteatzen dira, ahal dela laborategiko ekipamendua edo fabrikazio aurreratuko ekipamendua erabiltzen badute.

Jarduketa-eremua zabala bada ere, espezializazioak eragileen arteko elkarrekintza bideratzen du, erabiltzaileen beharrei erantzutea eta aukerak sortzea erraztuz.

Biozientziak

Ikerkuntzarako joera nabarmena duen eta balio erantsi handiko ezagutza sortzeko potentzial handia duen esparrua da.

BIC Bizkaian ekintzaileentzat erreferentzia izan daitezkeen enpresa garrantzitsuak daude.

Industriarako zerbitzu aurreratuak

Automatizazioa eta robotizazioa sustatzeko irtenbide espezializatuak, besteak beste, osasuna, energia edo industria bezalako sektoreetara bideratutako garapenen bidez, non presentzia teknologiko handia eta I+G+b osagai handia nabarmentzen diren.

Hori guztia trantsizio global hirukoitzari irtenbidea emango dioten produktuak eta zerbitzuak sortzeari begira:

  • Teknologikoa eta digitala.

  • Energetikoa eta ekologikoa.

  • Soziala eta sanitarioa.

BIC Bizkaia aipatutako espezializazio-eremuren batean proiektu bat duten edo jardueraren bat garatzen duten ekintzaileei, startupei edo enpresei zuzenduta dago.