BIC Bizkaia Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan dago, zehatzago esanda Astondo Bidean, 612. eraikina, Derio.

Eraikinak 6.000 m2 ditu bi solairutan.

Zero solairua

  • Hasierako konfigurazioa 13 enpresa modulu pribatizagarrietan kokatzeko diseinatuta dago; modulu bakoitzak 70 eta 150 m2 bitarteko azalera du.
  • Erreferentziako jardun-eremua industriarako zerbitzu aurreratuak dira, eta teknologia digitalak/birtualak eta fisikaren eta materialen arlokoak nabarmentzen dira.
  • Aurre-inkubazio fasean dauden proiektuetarako ekintzailetza-gela. Gela honek 24 lanpostu, 2 bilera-gela eta 3 kontzentrazio-gune ditu, baita altzari mugikorrak dituzten hainbat espazio ere.
  • Prototipatze azkarrerako fabrikazio eta manufaktura aurreratuko tailerren gunea (200 m2), suteen aurka egokitutako elkarren ondoko bi gelatan banatua; gelek hartune trifasikoak, argiztapen berezia eta abar dituzte.
  • 3D inprimaketa-gela.
  • Beaz bulegoak.
  • Eremu komunak: officea, bilera-gelak, harrera.
  • Inbestitzaile Aretoa

    10 pertsonentzako edukiera

  • Ekintzailetza-gela

    24 lanposturako edukiera

  • Bilera-gelak

    4 pertsonentzako edukiera

  • Mekanizazio tailerra

    -

  • Bilera-gelak

    6 pertsonentzako edukiera

  • Erabilera anitzeko gela

    70 pertsonentzako edukiera

  • Bilera-gelak

    20 pertsonentzako edukiera

  • Atsedenlekua

    -

  • 3D gela

    -

  • Beazen bulegoak

    -

Lehen solairua

  • Hasierako konfigurazioa laborategiko modulu pribatizagarrietan 18 enpresa kokatzeko diseinatuta dago (batez besteko tamaina: 87 m2).
  • Erreferentziako jardun-eremua biozientziena da, bioteknologiaren eta kimikaren esparruko teknologien presentzia nabarmenarekin.
  • I+G+b jardueretarako laborategiak. Laborategietan gas-hartuneak eta laborategiko mahaiak eta beste altzari batzuk daude, baita jarduera horiek bideratzeko hornitutako beste espazio komun batzuk ere: hozkailuak, gela garbiak, hondakinen biltegiak, materialen biltegiak, etab.
  • Enpresa laborategiak

  • Garbiketa eta esterilizazio gela

  • Landare-hazkuntzako ganbara

  • Izozkailuen gela

  • Disoluzio eta nahasketen gela

  • Erabilera Anitzeko Tresna Aretoa

Ingurunea, besteak beste azpiegituren eskuragarritasunari, dauden gaitasunei, bizi-kalitateari eta zerga-abantailei esker, erreferente bihurtzen da proiektuak erakartzeko.