Ondokoa da BIC Bizkaiaren asmoa: biozientzia alorretan, eta bai industriarentzako zerbitzu aurreratuen eretzean ere, estatuan eta nazioartean berrikuntza, hazkunde eta ekimenen garapenerako erreferentziagune izatea, hots, bertan instalatzen diren enpresek start-up, berrikuntzarako proiektu eta hazkunderako proiektuak sortzeko bilgune eraginkorra izatea.
Ekintzaileak
Enpresa berri bat sortzeko proiektu berritzaile bat, BIC Bizkaia inkubagailuaren jarduera-arloen barrukoa, aurkezten duten ekintzaileak.
Startup-ak
- Industriarentzako zerbitzu aurreratuko enpresak: 4 urtetik beherako antzinatasuna duten erakundeak.
- Biozientziaren arloko enpresak: 6 urtetik beherako antzinatasuna duten erakundeak.
Scaleup enpresak
- Industriarentzako zerbitzu aurreratuko enpresak: garapen-proiektu berritzaile bat dutenak, hazteko potentziala daukatenak, 4 urteko baino gehiagoko antzinatasunekoak, eta gainera, inkubagailuan kokatutako beste enpresa batzuen alde babes-funtzioak egin ditzaketenak, baita enpresa traktore-funtzioak egin ditzaketenak ere.
- Biozientziaren arloko enpresak: garapen-proiektu berritzaile bat dutenak, hazteko potentziala daukatenak, 6 urteko baino gehiagoko antzinatasunekoak, eta gainera, inkubagailuan kokatutako beste enpresa batzuen alde babes-funtzioak egin ditzaketenak, baita enpresa traktore-funtzioak egin ditzaketenak ere.
Antzinatasunari dagokionez, entitatea eratu zeneko data hartuko da kontuan. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan geroago sartu bada, data hori hartuko da erreferentziatzat.
Ekimen hauek guztiek izaera berritzailea duten produktu eta zerbitzuak eskaintzera bideratuta egon behar dute edo horrelako produktuak edo zerbitzuak izan behar dituzte, merkatu global batera bideratuta egon behar dute eta BIC Bizkaia inkubagailuaren jarduera-arloetakoren batekoa izan behar dute.
Beste entitate eta erakundeak
Beste entitate eta erakunde batzuk, BIC Bizkaia inkubagailuaren jarduera-arloekin edo haien jarduera-lerroekin duten harremanaren ondorioz, aipatutako ekimenak beren elkarrekintzan azeleratzeko potentziala dutenak.




