Enpresak

  • Website
    Ikusi weba
    Addimen Bizkaia 2014an sortu zen Europan fabrikatzeko sustatzen ari ziren teknologia berriei erantzuna ematko. Ekimen hau balioa sortzeko apustua da, bai materialetan eta baita metalezko osagaiak fabrikatzeko tekniketan ere. Addimenek konponbide berritzaileak proposatzen ditu egitura konplexuak dauzkaten metalezko piezak fabrikatzeko […]
  • Website
    Ikusi weba
    A3Z enpresa 2016. urtean sortu zuen teknikari senior-talde batek, aurretik farmaziagintzako garapen analitiko, kalitatearen kontrol eta kalitatea ziurtatzeko arloetan esperientzia zabala zuenak. Zenbait enpresatako bazkide bezala daukaten esperientziaren ekarpena egiten dute GxP laborategietan patentaturiko metodoak garatzeko, metodologia ofiziala txertatzeko, lantaldea […]
  • Aleovitro S.L. 2014. urtean sortu zen diziplina anitzeko elkarlanaren ondorioz, nekazaritza inguruan sektore kimikoa eta biologikoa garatzeko. Enpresa berri hau umezurtz zegoen merkatuko nitxoa betetzeko sortu zen, balio erantsi handiko landareei lotutako mikorrizetarako biopizgarri espezifikoena alegia, nekazaritza, arbolazaintza nahiz oihanzaintza […]
  • Komertzialki Anbiolab izenaz ezaguna den Anbiotek Biotechnologies S.L. enpresak berrikuntza eta azterketa biomolekularren garapena erabiltzen ditu, batez ere azken belaunaldiko genetikan, besteak beste, elikadura, ingurumen, abeltzaintza eta nekazaritza sektoreetan. Enpresaren erronka nagusia zerbitzu eta produktu berriak bultzatzea da, esate baterako: […]
  • Website
    Ikusi weba
    Basque Health Cluster irabazteko asmorik gabeko elkarte bat da eta elkartutako enpresa guztien interesak koordinatu, ordezkatu, kudeatu, sustatu eta defendatzeko  helburuarekin sortu zen. Hori lortzeko administrazio publikoekin eta biozientzia eta osasun arloetako beste antolakunde batzuekin elkarlanean ari da, bere elkartuen […]
  • Dronak enpresa teknologiko bat da eta haren jarduera nagusia hardware eta softwarea garatzea da, adimen artifiziala, robotika, eta bere dronei aplikatutako IoT erabiliz, datuak eskuratu eta hartzeko hainbat sektoretan: doitasunezko nekazaritza, topografia, ingeniaritza, segurtasuna, logistika Konponbideak sortzen ditugu UGRen esparruan […]
  • Website
    Ikusi weba
    FASTBASE SOLUTIONS 2016. urtean sortu zen startup bioteknologiko bat da eta sentikortasun eta espezifikotasun handiko plataforma garatu du biomarkagailuak kuantifikatzeko, FRET zabalduaren teknologia erabiliz. Plataforma hau diseinatuta dago proteinen aktibazio-egoerak eta zelula-kultiboetan eta tumore biopsietako konplexu proteikoen sorkuntza kuantifikatzeko. FASTBASE […]
  • Website
    Ikusi weba
    Glycosciencek plataforma teknologiko berri bat garatu du, giza larruazalean aplikazio topikoko konposatuak askatzeko prozesuetan kontzeptu guztiz berri bat abiaraztea dakarrena. Berrikuntza jarduera biologikoa duten alkoholen aldaketa entzimatikoan oinarritzen da, eta intsektuentzako uxagarrien, farmakoen, osasun-produktuen eta kosmetikoak merkaturatze-esperientziak iraultzea ekarriko du. […]
  • Website
    Ikusi weba
    IMG Pharma enpresa proiektua Euskal Herriko Unibertsitateko ikerkuntza talde batek bioteknologia arloan egindako lanaren ondorioz spin-off bezala sortu zen. IMG Pharma Biotech bioteknologiako enpresa da eta biomarkagailu eta itu terapeutiko berriak hautemateko tresnak garatzen eta sendagai berriak lortzen dihardu. SPRA-CHIP: […]
  • Website
    Ikusi weba
    Innitius Andaluziako Osasun Zerbitzuaren eta Granadako Unibertsitatearen spin-off bat da. Startup hau 2018ko urtarrilean sortu zen, 2009az geroztik garatzen ari ziren ikerketa-proiektu batzuk egiteko bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenaren ondorioz. 2019an, konpainiak Bilbora lekualdatu zuen egoitza, eta gaur egun bertan garatzen […]
  • Website
    Ikusi weba
    José Luís, Insulclock ® enpresako CEOa, 1. motako diabetikoa da, eta 20 urte baino gehiagoz bertatik bertara jasan du gaixotasuna, berarengan eta bere ahizpa gaztearengan. Pazientea izanik, eguneroko beharrizana antzematen zuen: ez zuen gogoratzen intsulina jarri duen ala ez. José […]
  • Website
    Ikusi weba
    Kalkuluen arabera giza gorputzean 100 trilioi bakteria eta kuatriloi bat birus, onddo, bizkarroi eta archaea dago. Mikroorganismo hauek giza zelulak baino 10 aldiz gehiago ugariagoak izango lirateke eta gure genomak berak baino 100 bider gene gehiago kodetuko lukete. Heldu baten hesteetako microbiotan 500 […]
  • Website
    Ikusi weba
    Nautilus Floating Solutions SL Tecnaliak 2013an sortutako enpresa bat da, beste lau industria-bazkiderekin batera (Astilleros de Murueta, Grupo Tamoin, Velatia eta Vicinay Marine Innovación), Tecnaliak Marina Flotante Energia Eolikoaren Arloan egindako esperientzia eta garapenak nabarmentzeko. Urte hauetan, Nautilusek teknologia garatzen […]
  • Website
    Ikusi weba
    Phagelab Txileko bioteknologia enpresa bat da, 2010ean sortua eta abelazkuntzako industriarentzat bakteriofagoetan oinarritutako produktuak garatzen dituena. 2019an Europako filiala sortu zuen Bizkaian. Enpresak bakteriofagoetan oinarritutako antibiotikoen ordezkoak bilatzeko, garatzeko eta manufakturatzeko plataforma bat garatu du, kontsumorako animalien hazkuntza intentsiboan bakterio […]
  • Website
    Ikusi weba
    Quest bioteknologiaren sektoreko enpresa bat da, eta soluzio berritzaileak diseinatu, garatu eta eskaintzen dizkio merkatuari, hortzen inplantologiaren eta ahoko kirurgiaren esparruan txertatutako produktu, prozesu eta sistemei dagokienez. Enpresaren know how-aren jatorria Julian Cuesta doktorearen ahozko inplantologiaren arloko esperientzia kliniko eta […]
  • Website
    Ikusi weba
    TAD sendagaiak aurkitzeko enpresa bioteknologiko bat da, 2015eko abenduan sortua. Farmaziagintzako multinazionaletan esperientzia zabala zeukaten bazkide sortzaileek sortuta, TADek ikuspegi desberdina eman nahi dio sendagaiak aurkitzeari. Ikuspegi berriaren oinarria inteligentzia artifizialeko teknikak erabiltzea da, itu terapeutiko anitzak identifikatzeko, tratamendu berriak […]
  • Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da Tknika. Gure erronka nagusia Lanbide hezkuntzako ikerkuntza eta berrikuntza aplikatuan Europako erreferentzia izatea eta jakintza Ikastetxeetako irakasleei eta, horien bitartez, hasierako prestakuntza jasotzen ari diren ikasleei […]
  • Website
    Ikusi weba
    TUBACEX Taldea soldadurarik gabeko nikel aleazio handiko tutu konponbideen hornitzaile nagusietako bat bihurtu da. TUBACEX 1963an sortu zen eta munduko lider baten esperientzia eskaintzen du, industriak dituen beharrizan gero eta handiagoak betetzeko beharrezkoa den I+Gko ahaleginarekin batera. Taldeak TUBACEX Innovación […]