Uncategorized @eu

27 February, 2020

BIO mintegia BIC BIzkaian

Arrakasta handia izan zuen atzo gure eraikinean egindako BIO mintegiak. Alde batetik, Roberto Bilbaok, euskal BIOBankuaren zuzendari zientifikoak, urratsez urrats azaldu zuen erakundeak dituen laginen kalitatea bermatzeko protokoloa. Jardunaldiaren bigarren zatian, bertaratutakoek hurbiletik ikusi zuten IZASAren eta Cellinken eskutik 3Dko […]
25 February, 2020

2020ko Bizkaia Enpresa bilera

Joan den hilaren 20an BIC Bizkaiako enpresen ordezkaritza zabal batek parte hartu zuen BEAZek Bilbao Exhibition Centerren antolatutako Bizkaia Enpresa bileran. Unai Rementeria Ahaldun Nagusiak parte hartu zuen ekitaldian, On Bizkaia 2020 sariak banatu ziren, eta lankidetzako ekosistemetan lan egitearen […]
6 February, 2020

UPV-EHUko masterreko ikasleak bisitan

Atzoko egunean, BIC Bizkaiak EHUko Ikerketa Biomedikoko eta Ekintzailetza eta Enpresen Zuzendaritzako Masterreko ikasleen bisita jaso zuen. Maria Saiz, Ekintzailetza eta Enpresen Zuzendaritza Masterreko zuzendariari esker, MBAe3, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU, ikasleek inkubagailuaren ekosistema ezagutzeko eta Mikrobiomik eta Aleovitroren esperientzia […]
4 February, 2020

Japoniako enbaxadorearen bisita BIC Bizkaiara.

Gaur BIC Bizkaiak Kenji Hiramatsu Japoniako enbaxadorea hartzeko aukera izan du. Bisitaldian zehar, enbaxadoreak BIC Bizkaiaren ekosistema eta bertan dauden startup-en proiektu itxaropentsu eta berritzaileak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du. Enbaxadoreak azpimarratu du inkubagailuaren startupek izaera berritzailea eta lankidetzakoa […]
3 February, 2020

Insulclock Malagako Diabetes Experience Day ekitaldian egongo da

Insulclockek bere teknologia erakutsiko du diabetesa duten gaixoen urteko ekitaldian, Diabetes Experience Day. Diabetes Experience Day urtero egiten da Malagan, otsailaren 8an, larunbatean, Canal Diabetesek antolatuta, gizartea diabetesari buruz hezi, eragin, zabaldu eta inplikatzeko helburuarekin. Ekitaldian zehar, sarrera guztiak agortuta […]
3 February, 2020

Angolatik BIC Bizkaira bisita

Luandako Unibertsitateko Ekonomia Fakultateko eta Angolako Gobernuko Hezkuntza Ministerioko kideek eta Parke Teknologikoko langileek osatutako ordezkaritza batek BIC Bizkaia bisitatu du gaur. Gure instalazioetatik egindako ibilbidean, ezarritako kudeaketa-ereduarekiko interesa agertu dute, eta instalazioekiko, eraikinarekiko eta ingurunearekiko miresmena adierazi digute.
22 January, 2020

3D inprimaketaren mintegia

Atzo izan zen gure zentroan Plastikoen Espainiako Klusterrak Gaiker eta BIC Bizkaiarekin batera antolatutako 3D inprimaketaren mintegia, HPko adituek emana. Bertaratutakoek, teknologia iraultzaile honi esker egindako piezak lehen eskutik ikusteaz gain (industria mekanikoa eta osasuna, besteak beste), kasu arrakastatsuak ezagutu […]
20 January, 2020

Tailer-ikastaroa: “Europako 2017/745 araudi berria osasun-produktuen diseinu, fabrikazio eta merkaturatzeari aplikatzea

Joan den astean, “Europako 2017/745 Erregelamendu berria osasun-produktuen diseinu, fabrikazio eta merkaturatzeari aplikatzea” ikastaro-tailerreko hirugarren modulua eman zen BIC Bizkaian, Basque Health Cluster-ek antolatuta, BIC Bizkaian instalatutako A3Z Advanced-en laguntzarekin. Modulu honetan Ainhoa Salaberriak hartu du parte, DNV GL Business […]
17 January, 2020

IV. Provider jardunaldia: Errealitate birtuala eta handitua

Oraingo honetan, hain berritzailea den teknologia hori ezagutzeko aukera izan dute ikastetxeetako ikasleek, Beitxu Studios eta Innovae-ren eskutik. Parte-hartzaileek nabarmendu dute Providerrek teknologia berriak ikasleei erakusteko erabili duen era fresko eta ezberdina.
16 December, 2019

Hirugarren Provider jardunaldia: fabrikazio gehigarria eta 3D inprimaketa.

Fabrikazio gehigarriari eta 3D inprimaketari buruzko Providerren hirugarren jardunaldia burutu da gaur. Bertan, Lanbide Heziketako 70 ikasleek lehen eskutik ezagutu ahal izan dute Addimen eta 3DLAN enpresek erabiltzen duten teknologia. Horiei esker, kontzeptu teknologiko beretik aplikazio oso desberdinak nola lor […]
10 December, 2019

Fundraising Bootcamp for Life Science

Gaur BIC Bizkaian Fundraising Bootcamp jardunaldia burutu da, sektore bioteknologikoaren eta osasunaren startupei zuzenduta. Basque Health Clusteren eskutik, Dennis Ford, Founder & CEO, LSN eta Greg Mannix, Vp of International Business Development eta LSN entzuteko aukera izan dugu, gure startuparen […]