Atzo izan zen gure zentroan Plastikoen Espainiako Klusterrak Gaiker eta BIC Bizkaiarekin batera antolatutako 3D inprimaketaren mintegia, HPko adituek emana.
Bertaratutakoek, teknologia iraultzaile honi esker egindako piezak lehen eskutik ikusteaz gain (industria mekanikoa eta osasuna, besteak beste), kasu arrakastatsuak ezagutu eta sektoreko profesionalekin mahai-inguru batera joateko aukera izan zuten.