Lana antolatzeko erari dagokionez, BIC Bizkaian lan-batzorde bat eratuko da zehazturik dagoen proiektu bakoitzerako.

Atzematea:

Proiektuak antzematea eta inkubagailura erakartzea.

Onarpena eta irteera:

Onarpen-eskaeren azterketa eta irteerak, irizpide hauen arabera:

  • Egokitasuna inkubagailuko espezialitateekiko
  • Jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko ahalmena
  • Oreka inkubagailuaren erabiltzaile-moten artean (berrikuntzarako unitateak, start upak, sustatzaileak, inbertitzaileak, enpresa finkatuak)
  • Ideia/proiektuaren arduradunen bat etortzea inkubagailuaren helburuekiko

Bidaidetza:

Inkubagailuan kokatutako proiektuen jarraipena eta tutoretza zerbitzu hauen bitartez:

  • Tutore bat proiektu bakoitzerako
  • Proiektuen jarraipena
  • Irispidea toki-, erkidego- nahiz estatu-mailako laguntzetara
  • Proiektuen zabalkuntza
  • Networking-saioak
  • Gune komunak erabiltzeko aukera

Azkartzea:

Proiektuak arinago garatu daitezen, zentroaren erabiltzaileek eskura izango dituzte jarduera, zerbitzu eta baliabide aurreratu eta espezializatuak. Horrexek izan behar du BIC Bizkaiaren bereizgarria, proiektuak azkartzeko ekintzen kopuruak eta bizitasunak, alegia. Horrelako ekintzak dira, adibidez:

  • Harremanak sektoreko aditu eta aholkulariekin
  • Jardunaldiak inbertitzaileekin eta inbertsiorako saioak
  • Prestakuntza espezializatua
  • Irispidea alorrean suertatzen diren aukeretara (erosketa publiko berritzailea, harremanak enpresa traktoreekin eta abar)
  • Teknologia-transferentziak
  • Inguruko beste instalazioetako baliabideez eta ekipamenduaz baliatzeko aukerak

Sostengu-prozesuak:

BIC Bizkaiako zerbitzu orokorren funtzionamendu egokia bermatzeko eta mantentzeko eta behar den ekipamendua berritu egiten dela ziurtatzeko. Azaldutakoaz gain, zentroan berariazko arreta-linea bat izango da solairu bakoitzeko sektoreetarako: manufaktura aurreratua eta teknologia garbiak, eta bio, mikro eta nanoteknologia.