Ventijet enpresan, ZIUn ospitaleratutako arnasketa gaixotasunak dituzten pertsonei terapia pertsonalizatu bat emateko beharrezko osasun-produktuak garatzen ditugu. Gure jarduera, bi ataletan banatzen da. Gure jarduera, terapia hauetarako beharrezkoak diren ekipoak hornitzean datza: aireztapen modu propioa duen haizagailu bat; eta arnasketa parametroak monitorizatzeko gailu prediktibo bat. Gainera,medikuz osaturiko talde sendo bat dugu, gailuen garapen-prozesuan oso sartuak daudenak, erabiltzaileen ikuspegia hornituz.
Azken hamarkadetan ez da aurrerapen nabarmenik eman haizagailu mekanikoen funtzionamenduari dagokionez. Ventijeten, harnasgailua kontrolatzeko modu berritzaile bat garatu dugu, VENTIJET izenekoa. Egindako saiakuntza klinikoan ikusi dugu Arnas Distres Akutuaren Sindromea duten gaixoek emaitza oso onak lortu dituztela VENTIJET aireztapen moduarekin aireztatuak izatean.
AVA, bestalde, arnasketa-parametroak monitorizatzeko gailu aurreratua da. Haren funtzionamendua presio esofagikoaren neurketan oinarritzen da (parametro hori gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da arnas mekanikaren munduan). Parametro horretatik abiatuta, parametro batzuk kalkulatzen dira, eta parametro horiek pazientearen egoera zehazten laguntzen diote klinikoari, haizagailutik bertatik lortutako informazioarekin baino zehaztasun handiagoz. Gaur egun, AVAk 27 parametro eskaintzen ditu denbora errealean, baina medikuak aztertu eta ebaluatu behar du lortutako informazioa. Gaur egun, hurrengo bertsio bat garatzen ari gara, maila goreneko ezagutza fisiologikoetan oinarritutako iragarpen-algoritmia integratua izango duena. Horri esker, terapiak indibidualizatu ahal izango dira, bai eta tratamendu desberdinen eragina ebaluatu ere. Helburua ezagutza hori demokratizatzea da, arnas mekanikan adituak ez diren klinikoek aditu baten arrakasta-probabilitate berarekin tratatu ahal izan ditzaten beren pazienteak.