Ondoren, BIC Bizkaian sartu ahal izateko beharkizunak xehekatzen dira
Ekintzaileak
- Aurrerapen garrantzitsuak barne hartzen dituen Negozio Plan bat duen proiektu berritzaile bat aurkeztea, baina BIC Bizkaia inkubagailuko langileria teknikoak proiektu hori bideragarritzat jo behar du.
- Administrazio Publikoarekiko betebeharrak egunean izatea, hau da, zerga-arloko exijentziak ezartzen dituzten administrazio publikoekiko betebeharrak nahiz Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
Enpresa eratuak eta startup-ak
- Hazteko eta nazioarteko merkatuetara sartzeko gaitasuna duen proiektu berritzaile bat izatea eta aurkeztea.
- Sozietateak eratuta eta erregistratuta egotea.
- JEZean alta eginda izatea eta helbide fiskala Bizkaian izatea.
- Administrazio Publikoarekiko betebeharrak egunean izatea, hau da, zerga-arloko exijentziak ezartzen dituzten administrazio publikoekiko betebeharrak nahiz Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
Pertsona juridiko eskatzaileek beren enpresa-jarduera nagusia beste eraikin batean gauzatu ahalko dute, eta BIC Bizkaia inkubagailura negozio-lerro berri bat irekitzeko edo udalerriak hazteko potentzial handia duen proiektu berritzaile bat garatzeko sartu ahal izango dira.