BIC Bizkaiaren egoitza Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan dago, Derion, zehazki Astondo Bideko 612. zenbakian.Eraikinak 6.000 m2ko azalera du, bi solairutan banatua. Beheko solairuan 13 modulu daude, banakakoak, eta manufaktura aurreratuan eta teknologia garbietan jarduteko moduko bi tailer. Lehen solairuan, 18 banakako moduluez gain, laborategiak ere badaude, guztira 200 m2 bio, mikro eta nanoteknologian aritzeko egokituak.
Zero solairua
- Hasierako diseinuaren arabera 13 enpresarentzako moduluak, 70 eta 150 m2 bitartekoak
- Solairu honetako erreferentziazko sektoreak manufaktura aurreratua eta teknologia garbiak izango dira
- Ekintzailetza-gela, aurre-inkubazio-fasean dauden proiektuetarako; 24 lanpostu, 2 bilera-gela eta 3 kontzentrazio-gune ditu, baita hainbat espazio ere, altzari mugikorrekin
- Tailerren gunea (200 m2), ondoz ondoko bi gelak osatua. Biak suteen aurka egokituak eta hartune trifasikoz, argi bereziz eta beste elementu batzuez hornituak
- 3D aretoa
- Beaz bulegoa
- Toki komunak: officea, bilera-gelak, harrera-gunea
Inbestitzaile Aretoa
10 pertsonentzako edukiera
Ekintzailetza-gela
24 lanposturako edukiera
Bilera-gelak
4 pertsonentzako edukiera
Mekanizazio tailerra
-
Bilera-gelak
6 pertsonentzako edukiera
Erabilera anitzeko gela
70 pertsonentzako edukiera
Bilera-gelak
20 pertsonentzako edukiera
Atsedenlekua
-
3D gela
-
Beazen bulegoak
-