Insekt Label Biotech enpresa bioteknologikoa da, 2019ko martxoan sortua, eta bere helburua da Tenebrio molitor intsektu espezietik abiatuta balio handiko soluzioak eta produktuak eskaintzea, teknologia biokimikoen eta transformazio-teknologien bidez, elikadura funtzionalean, nutrizio klinikoan eta pharman sortzen ari diren merkatu-nitxo espezifikoetara bideratzeko.
Bi ikerketa mota bereizten ditu:
- Osagai bioaktiboak eta giza osasunerako onuragarriak, ahalmen antioxidatzailea, antiinflamatorioa eta antimikrobiana dutelako
- Kitosanoaren propietate teknologikoak osagai bioaktibo horien kapsulatzaile gisa eta/edo elikadurarako biofilm jasangarriak garatzea.
Horrekin guztiarekin, Insekt Labelek helburuko merkatuei iturri jasangarriagoak eman nahi dizkie, merkatu horien ingurumen-inpaktua murriztuz.