Gizakien elikadurak jasangarritasun-erronka handiei egin behar die aurre. Halako industriek izugarrizko eragina dute ingurumenean. Innomyk animalia-jatorriko elikagaien gainetik dauden alternatibak garatzen ditu, eta bere teknologiekin egiten du hori, hau da, onddo-ehunen laboreak erabiliz. Onddoen erreinua ahalmen eta ezaugarri harrigarriak dituzten organismoek osatzen dute. Innomyren metodologiei esker, haragiaren eta animalia-jatorriko beste elikagai batzuen antzeko ehunak ekoizteko ahalmen ikaragarria garatzen dute onddoek. Gainera, oso alternatiba osasungarria izateaz gain, elikagai horiek izugarri murrizten dute ekoizpenak ingurumenean duen eragina.
Innomyk sortutako elikagaiak kontu handiz hazten dira; ez dira prozesatzen eta ez dute gehigarri kimikorik. Onddoen zelulen garapenetik lortzen da testura hori, eta horregatik, merkatuko egungo teknologien gainetik dagoen urrats bat dela esan daiteke.
Bizkaian jaiotako enpresa gaztea gara, eta abiadura handian ari gara hazten. Geure prototipoak diseinatzen eta eskalatzen ditugu gure laborategian, BIC inkubagailuaren instalazioetan. Bertan, lankidetzan aritzen gara Europako eta munduko lurraldeetako partner ekoizleekin, eta kontsumitzaile-sektore bakoitzaren beharretarako produktuak egokitzen ditugu.
Gure ateak zabalik daude beti, elikadura hobea eta planeta osasungarria nahi duten pertsona eta erakunde guztiekin lankidetzan aritzeko, ideiak partekatzeko eta ikasten jarraitzeko.