Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren elkarlanari esker diseinaturik eta bideraturik, BIC Bizkaia asmo handiko proiektu bat da, helburutzat Bizkaian enpresa-proiektuak eta berrikuntza sustatzea eta azkartzea duena, jarduera ekonomikoa eta lana sortzeko gure lurraldean.
BIC Bizkaiak ekimenen berrikuntza, hazkuntza eta garapenerako zentro bat izan behar du, eta erreferentzia bilakatu estatuan zein nazioartean, bai mikro eta nanoteknologiaren alorrean baita manufaktura aurreratuei eta teknologia garbiei lotutako jardueretan; eredu bat, hartara, start upak sortzeko prozesuetarako, berrikuntza-proiektuetarako eta enpresa finkatuen hazkuntzarako.
Asmo horrekin, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak BEAZen esku utzi dute BIC Bizkaiaren kudeaketa, proiektua gauzatu dezan Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoarekin, SPRIrekin eta bi erakundeekin eurekin lankidetzan.