Collaboration of the company A3Z Advanced
27 April, 2020Winning projects of the I. Edition of the Provider program
21 May, 2020Konpainia bioteknologiko bizkaitarrak Bordeleko Unibertsitateko Pierre Trifilieff doktoreak zuzendutako lan batean parte hartu du duela gutxi. Lan hori Cell Metabolism nazioarteko aldizkari zientifikoan argitaratu da (bere espezialitateko ospetsuenetako bat, 22tik gorako inpaktu-faktorearekin). Lan horretan motibazio-gabezien eta gantz-azido poliinsaturatuen eskasiaren arteko erlazioa frogatzen da.
Argitalpen honek IMGren Pharma Biotech argitalpen zientifikoen zerrenda mamitzen du, besteak beste, Nature aldizkarietan edo, oraintsu, Analytical Chemistry aldizkarian. Argitalpen horiek ikusgarritasuna ematen diote Gabriel Barreda Gómez doktorea zuzendari zientifikoa duen euskal enpresa honen bikaintasun zientifiko-teknikoari.
https://doi.org/10.1016/j.cmet.2020.02.012