ZeniaLabs Automation Intelligence enpresak ingurune konplexuetan zereginak sinplifikatzea eta automatizatzea ahalbidetzen duten soluzio teknologikoak sortzen ditu.
Bere balio-proposamena garapen propioak eta funtsezko hiru teknologia elkartzean oinarritzen da:
- Txip-sistemak (SoC) eta abiadura handiko hardwarea
- Ikusmen eta adimen artifizialak
- Komunikazio sendoak
Enpresa Bizkaian sortu zen 2020an, abian diren I+Gko sistema esperimentalen bilakaera gisa eta industria-behar zehatzak identifikatuta. Eskaerak, batez ere, industrian sistema adimendunen beharraren eraginez sortu dira, hau da, garapen tradizionalekin betetzen ez diren beharren eraginez.
Enpresak errendimendu oso altuko hardware eta software propioa garatzen du, eta gainera, sentsore aurreratuak, adimena eta ikuspegi artifizialak integratzen ditu. Horren bidez, premia oso kritikoak dituzten sektoreei ematen die zerbitzua, besteak beste, automobilgintzari, trenbide-, aire- eta espazio-sektoreei. Era berean, zentro teknologiko garrantzitsuekin eta enpresa handiekin elkarlanean aritzen da ikerketa-programetan, non prototipo robotiko automatizatuak garatzen dituen, adibidez, trenen ikuskaritza eta mantentze-lanak egiteko, trenen trafikoa gelditu edo moteldu beharrik gabe; edo etorkizuneko gidaritza-sistemak eta logistika automatizatua hobetzeko.
ZeniaLabs AI 2020. urtearen amaieran sartu zen BIC Bizkaian. Ekintzailetzako ekosistema pribilegiatu horrek Euskadin dituen bezeroengana hurbiltzeko plataforma egokia eskaintzen dio, eta bere garapenak nazioan eta nazioartean sustatzeko aukera ere ematen dio.