Murgilketa-esperientziak garatzen ditugu errealitate birtualeko gailuen bidez patologia desberdinak errehabilitatzeko: neurerrehabilitazioa, min iraunkorra (kinesiofobia) duten gaixoak eta kirurgia osteko errehabilitazioak nahiz kirol-errehabilitazioak.
Errehabilitazio-terapiak ariketa dibertigarri bihurtzen ditugu; atxikidura sortzen du eta, ondorioz, iraupena laburtzen da.
Aplikazioak gaixo bakoitzaren banako beharretara egokitzeko diseinatuta daude. Halako konponbideetan gaixoak zenbait mugimendu espezifiko egiten ditu, eta modalitate desberdinak nahiz gero eta maila zailagoak baliatzen dira, estimulu kognitibo eta motor gehiago izateko eta motibazioa areagotzeko.
Dagoeneko ebidentzia zientifikoaren aurrean gaude, eta ohiko terapia-prozesuan terapia osagarri gisa erabiltzeko emaitza onak bermatuta daude. Horrez gain, feedback sentsorial handiagoa lortzen da. Gure helburu nagusia da terapeutei tresna bat eskuratzea gaixoek ingurune seguruan ariketa espezifikoak egin ditzaten motibatzeko. Hala, beren gaitasun kognitiboak eta motorrak hobetzen dira eta, bide batez, gaitasun funtzionala nabarmenki areagotzen da eta, azken finean, gaixo horien bizi-kalitateak onera egiten du.
Ospitaleekin, klinikekin, enpresekin eta erakundeekin lankidetzan dihardugu gaixoek beren errekuperazio-prozesuan terapiarik eraginkorrena eta seguruena jasotzen dutela ziurtatzeko.