VACUNEK bioteknologiako enpresa bat da Neiker-Tecnaliaren spin-offa, eta 2006. urtetik haren jarduera nagusia animalien osasunerako bioteknologiako tresna berriak aplikatzea da.
Vacuneken bi lan-ildoak dira: abere eta basa espezieen mikobakteriosi animalen kontra garapen biologikoak egitea, eta animalien eta nekazaritza-elikadurako gaixotasunak hautemateko eta diagnostikatzeko sistemak diseinatzea, garatzea, balioztatzea eta merkaturatzea.
Vacunekek hurrengolan-unitateakdauzka:
- NAAT (Nucleic Acid Amplification Tests) diagnostiko anitzeko testen ekoizpen eta diseinu pertsonalizatua, batez ere PCR real time erabiliz.
- Entzimoinmunosaioak ekoiztea eta garatzea (EIA).
Vacunekek PCR real time ready-to-use produktuen eskaintza handia dauka hurrengo sailetan:
- Animaliek transmititutako gaixotasunak
- Zoonosia sortzen duten patogenoak
- Beherako infekziosoak sortzen dituzten patogenoak
- Elikagaietako bakterio patogenoak
- Vektoreek transmititutako gaixotasunak
- Arnas aparatuko patogenoak
- Pentsu bihurtutako animalien proteinak
- OGMak, haragi espezieak hautematea, beste batuk…
Zerbitzua:
- Behi esnean mastitisaren patogenoak aztertzeko zerbitzua.
- Zenbait sistematan proteinak erakusteko zerbitzua (Escherichia coli, Mycobacterium smegmatis).
- PCR protokoloak diseinatzea, garatzea eta hobetzea eskaeren arabera.