TAD sendagaiak aurkitzeko enpresa bioteknologiko bat da, 2015eko abenduan sortua.
Farmaziagintzako multinazionaletan esperientzia zabala zeukaten bazkide sortzaileek sortuta, TADek ikuspegi desberdina eman nahi dio sendagaiak aurkitzeari. Ikuspegi berriaren oinarria inteligentzia artifizialeko teknikak erabiltzea da, itu terapeutiko anitzak identifikatzeko, tratamendu berriak diseinatzeko eta in vivo entseguetako datuak aztertzeko. Ikuspegi orokor honek bizkortasuna eta balio prediktibo handiagoa ematen du sendagai berriak garatzerako erabakiak hartu behar direnean.
TAD aditua da klinikaurreko farmakozinetika eta farmakodinamia (PK/PD) azterketak egiten in vivo sistema biologiko konplexuetan, azterketa klinikoetan erabilitako hurbilpen estatistiko berdinak baliatuz. Azterketok aukera ematen dute PKPD eredu matematikoak eraikitzeko, sendagai berriek pazienteengan izango duten eraginkortasuna aurreikusiz eta tratamendu berriak aurkitu eta garatzeko erabakiak hartzea bizkortuz eta hobetuz
TADen eredu esperimental eta PKPDkoen sendotasunak, ahalmen prediktiboak eta ekonomiak ekarpen erabakigarria egin dute nazioarteko zenbait farmazia-enpresak eta multinazionalek garatutako malariaren kontrako tratamendu berrien aurkikuntza arintzeko. TADek bere esperientzia paregabea aplikatu nahi du eredu esperimentaletan minbizi edo zahartzearen kontra tratamendu berriak aurkitzeko.