TECNALIA Ventures TECNALIA Ikerkuntza Zentroko teknologiaren transferentziarako enpresa gara. Negozio berri errentagarriak eraikitzen ditugu teknologia oinarriko enpresak sortuz edo industria jabetza salduz, teknologiaren garapen eta merkaturaketa osorik kudeatuz.
Azken batez, teknologiaren aldetik disruptiboak diren start-upei laguntza ematen diegu heriotzaren harana zeharka dezaten, bereizteko teknologia gaitasunak baliatuz eta teknologia arriskua gutxituz.
Gure jarduera nagusia ekintzailetzaren ekosistema bat garatzea da, parte hartzen duten eragileen beharrizanak betetzeko:
- Ekintzaileak: teknologia disruptiboak merkatuan eta gizartean inpaktua duten negozio-aukera bihurtu nahi dituzten ekintzaileak konektatzeko ekintzak egiten ditugu.
- Arrisku eta Korporazio inbertsiogileak: teknologia oinarriko negozio aukerak, hasieratik inbertsio irizpideak kontuan hartuz eta ahalegin nagusiak merkaturatzeko aukera gehien duten ekimenetan eginez, inbertsio pribaturako prest daudela bermatuz.
- Teknologiaren transferentziarako bulegoak: prestakuntza zerbitzuak eskaintzen ditugu teknologiaren balorizazio, teknologia aktiboen babes eta jabetza intelektualeko zorroaren kudeaketan.
- Enpresak: enpresei laguntza ematen diegu business as usual-etik kanpo pentsatzeko,negozio berritzaile eta disruptiboak merkaturatzeko,merkaturatze-estrategiaren arabera teknologia aktiboak erarik egokienean babesteko, eta beren jabetza intelektualeko aktiboei ahal den baliorik handiena emateko, enpresaren estrategiarekin lerrokatuz.