Sorbai enpresa teknologia eta errehabilitazioa erabiltzaileari hurbiltzeko asmoz sortu zen. Hala, pertsonen osasunaren alde eta pertsona horien osasunerako lanean dihardu.
Ildo horretatik, “GoingUp” proiektuak errehabilitazioaren teknifikazioan aurkitu du sorbaldako patologiari dagokionez etxean errehabilitazio-tratamendua erraztu eta sustatzeko bidea.
Gailu elektromekaniko xumea, sentsoreak dituena. Bilakaerari eta helburuei buruzko datuak emateko digitalizatuta dago. Hori da, hain zuzen ere, erabiltzaileak eta profesional medikoak neurri berean behar dutena.
Errehabilitatzea funtzionaltasuna berreskuratzea da eta Sorbai mantra honetan jartzen ditu oinarriak gaixoari bere autonomia bueltatzeko eta jatea, janztea edo dutxatzea zeregin erraz bihurtzeko.