Syngoi Technologies enpresa berria da. 2021eko otsailean sortu zen, osasun eta bizi-zientzien arloko arrisku-kapitaleko Columbus Venture Partners funtsak egindako hazi-inbertsio batetik abiatuta (http://columbusvp.com).
Syngoi DNA sintetikoa ekoizten aritzen da eskaeraren arabera, kontratu bidezko garapen- eta fabrikazio-erakunde gisa (CDMO), terapia aurreratuetan estrategia terapeutikoak garatzen eta merkaturatzen dituzten enpresa bioteknologikoentzat.
Gure hasierako helburua da instalazio pilotu bat ezartzea, GMP standarpean ekoiztea, agentzia arautzaileak egiaztatuta (hasiera batean EMA), azterketa klinikoetarako DNA beharrak betetzeko.