RDT enpresa taldea 2006ko urrian sortu zen eta 2015eko ekitaldian 30 milioi eurotik gorako fakturazioa eta 700 ingeniarik osatutako plantilla zeukan. Bulegoak Bilbon, Madrilen, Iruñean, Bartzelonan, Derbyn (Erresuma Batua), Pueblan (Mexiko) eta México DFn dauzka.
RDTk eskuarki ekoizpen handia eta ingeniaritza-garapen kontzentrazio handia duten enpresentzat lan egiten du.
RDT Ingenieros enpresa berritzailea da eta haren ekite-eremua ingeniaritza-proiektu aurreratuak garatzeari dagokiona da. Osagai teknologiko handia duten proiektuetan parte hartzen du eta horietan talentua eta malgutasuna eskaintzen ditu bezero handiek lanak kanpora bidaltzeko duten estrategian. RDT Ingenieros industriaren hainbat arlotan ari da lanean.