Phagelab Txileko bioteknologia enpresa bat da, 2010ean sortua eta abelazkuntzako industriarentzat bakteriofagoetan oinarritutako produktuak garatzen dituena. 2019an Europako filiala sortu zuen Bizkaian. Enpresak bakteriofagoetan oinarritutako antibiotikoen ordezkoak bilatzeko, garatzeko eta manufakturatzeko plataforma bat garatu du, kontsumorako animalien hazkuntza intentsiboan bakterio patogenoak kontrolatzeko. Bakteriofagoak partikula biral txikiak dira, bakterio patogenoak ezagutu eta deuseztatzeko gai direnak, infekzioek eragindako ekoizpen-galerak saihestuz. Gainera, erabilera oso espezifikoa da eta, beraz, ez du animalien bakterio-flora normala aldarazten.
Phagelabek bi negozio-lerro ditu:
- Produktuak: bakteriofagoetan oinarritutako formulazioak.
Gure lehen produktua, Milkeeper S, bakteriofagoetan oinarritutako elikagai gehigarri bat da, E. coli eta Salmonella spp-k esnetegiko txahaletan eragindako beherako infekziosoak prebenitzeko. Produktu hau Latinoamerikako hainbat herrialdetan merkaturatzen du Bayer Animal Health-ek.
Orain Phagelab produktu baten garapena amaitzen ari da, E. coli-k txerrietan eragindako beherako infekziosoak prebenitzeko, eta beste bat broiler oilaskoen etxaldeetan Salmonella spp-ren presentzia ezabatzeko eta murrizteko.
- Zerbitzuak: diagnostiko sakona.
Phagelabek badauka animalien hazkuntza intentsiboan mikroorganismoak identifikatu, detektatu eta ezaugarritzeko zerbitzu-arloa ere. Bakterioak qPCR bidez detektatu eta kuantifikatzen ditugu, metagenoma-azterketak egiten ditugu, mikroorganismoak ezaugarritzen ditugu Whole Genome Sequencing bidez, eta azterlan epidemiologikoak eta bioinformatikakoak egiten ditugu.