OSASEN Sensores enpresa ekimena BIOLAN Microbiosensores enpresaren eskutik sortu zen, bere negozioa osasunaren merkaturantz dibertsifikatzeko aukera interesgarri bat hauteman ondoren, hau da, farmaziagintza eta bioteknologia industriari zuzendutako sistema berritzaileak eskaintzea.
Sistema eta gailu berriok sentikortasun eta zehaztasun handiko konponbideak ematen dituzte, aldi berean sinple eta ekonomikoak, osasunean garrantzia duten parametroak monitorizatzeko edo hautemateko.
OSASENek Point of Care (PoC) sistemak garatzen ditu. Tresna berritzaile hauek biosentsorikaren arloan egindako aurrerapen konplexuen emaitza dira eta jakintzaren zenbait kontzeptu baterazten ditu, besteak beste bioteknologia, elektrokimika eta material berriak. Halaber, teknologia zaintza egiten du berrikuntzaren aldetik ahalbide handiak dituzten beste teknologia batzuetan, esate baterako mikrofluidika, mikroelectronika, optika, immunologia, etab.
Teknologia biotsentsorikoa in vitro diagnostikoaren arloan sartzeko aukera onenetariko bat PoC segmentuan dago, sendagile batek edo gaixoak berak egin ditzakeen medikuntza proba errazak direlako.