Oceantec Energías Marinas enpresa-ekimena Tecnalian olatuen energia aprobetxatzeko garatu zen lehen kontzeptuaren spin-off bezala sortu zen, eta Iberdrolarekin batera, haren PERSEO kapital-arrisku funtsaren bidez, gaur egungo enpresa sortzea ekarriko zuen.
Bere jardueren %100 olatu-energia biltzeko konponbide berri bat teknologikoki garatzeari dagokio. Oceantec itsas inguruan 1:4 eskalan bere prototipo propioa testatu zuen espainiar Estatuko lehenengo enpresa izan zen eta gaur egun ur-zutabe kulunkariaren printzipioan oinarritutako hargailu berri bat garatzen ari da.
Teknologiaren garapen numerikoa eta eskalako zenbait prototiporekin egiaztapena egin ondoren, 2016ko udan potentzia gutxiko prototipo bat ezarriko dute itsasoan sarera konektaturik eta horrek aukera emango du, gutxienez urte batez, itsas inguruan beharrezko saiakuntzak egiteko.
Prototipoa BIMEPen ezarriko dute (Bilbao Marine Energy Platform), euskal kostaldeko Armintza herriaren aurrean EEEk (Energiaren Euskal Erakundea) jarri zuen plataforman. Saiakuntzok amaitutakoan hurrengo mugarria egiazko eskalako prototipoa egitea izango da, ondoren olatuen energia aprobetxatzeko lehenengo itsas parkeak merkaturatzeko faseari ekiteko.