Kalkuluen arabera giza gorputzean 100 trilioi bakteria eta kuatriloi bat birus, onddo, bizkarroi eta archaea dago. Mikroorganismo hauek giza zelulak baino 10 aldiz gehiago ugariagoak izango lirateke eta gure genomak berak baino 100 bider gene gehiago kodetuko lukete. Heldu baten hesteetako microbiotan 500 eta 1000 bitartean mikroorganismo-espezie ezberdin daude.
Mikrobiota fekalaren transplantea (MFT) hesteetako mikrobiota transferitzean datza, emaile osasuntsu baten material fekalaren bitartez gaixo dagoen hartzaile baten sabel-hesteetako traktora igaroz, haren hesteetako mikrobiotaren orekari eusteko. MFTak agerian utzi du saio kliniko askotan Clostridium Difficileren infekzio iraunkorraren tratamenduan prozedura ziur eta oso eraginkorra dela.
Mikrobiomik-en helburua mikrobiota fekalaren transferentzia albait gehien erraztea da, kolonoskopia bezalako prozedura inbasiboak baztertuz. Horretarako pauta posologiko sinplea darabil, mikrobiota fekaleko 4 kapsula liofilizatu hartzean datzana. Formulazio berrien bilaketak, ultzeradun kolitisa edo heste narritakorraren gaitza sendatzeko besteak beste, epe laburrean I+Gn ditugun helburuen norainokoa ezarriko du.