LUMIKER informazioaren arloan erabateko teknologia konponbideak bilatzeko sortu zen. Izan ere, informazio egokia eta kalitatezkoa prozesu bakoitzean behar den epean lortzea, salneurri eta errepikagarritasunaren baldintzak batez, funtsezkoa da gaur egungo edozein prozesutan, industria, medikuntza, ingurumen nahiz beste edozein arlotan eta edozein jardueratan.
Informazio hau lortzeko hasieratik fotonika, piezoelektrizitatea, ordenagailu bidezko ikusmena eta eskain dezaken beste edozein gairekin lan egiten da. LUMIKERen esperientzia nagusia teknologia fotoniko aurreratuan oinarrituta dago, batez ere gailu sentsorialen garapenean aplikatua.
LUMIKERen jarduera nagusia diagnostiko/predizkiorako produktu berriak garatzea da, optika geometriko eta optika gidatu teknologietan oinarrituta: Bragg, Faraday, Brillouin, etab. eta signal processing (cloud).
LUMIKERenteknologia konponbideak erabiltzeko eremua oso zabala da, gaur egun fokuratuta dagoen sektore elektrikotik aeronautika, lan zibil, petrolio, gas edo ur-azpiegitura, bioteknologia edo oro har industriara arte.