Enpresa berria abian jartzeko ekimena, oinarri fungikoko biomaterial berriak ikertu, egin eta hornitzeko. Ingurumenean eragin gutxi duten konponbide pertsonalizatuetan txertatu nahi dira zenbait aplikazio emateko: suft-taulak, packaging-konponbideak edo eraikuntza-isolatzaileak.
Itsas Biodesignek tokiko hondakinen biomasa aprobetxatzen duen formulazioetatik abiatuta biomaterialak garatzen ditu. Biomasa hori nekazaritzako eta nekazaritza-elikagaietako (azpiproduktuak eta substratua) jardueratan sortzen da, eta aglutinatzaileak gehitzen zaizkie, hala nola onddoen mizelioa.
Biomaterial berriak garatzea aukera bikaina izan daiteke material berriztagarriak eta biodegradagarriak eskuratzeko. Berrikuntza-maila handia izango dute eta berezko ezaugarriak dituzten produktu berriak sortzeko ahalmena ere bai. Horrez gain, egun erabiltzen diren iturri fosiletako material asko ordeztu ahalko dira.