IES Diagnostics biokimika klinikoan espezializatutako enpresa bat da, diagnostikoaren arloan aurrera egiteko beharretik sortua. Bere helburua gizartean eragin handia duten gaixotasunen diagnostikoa hobetzea da, esaterako, COVID-19arena. Horretarako, enpresak herritarren eskura jartzen ditu azken aurkikuntza biomedikoak, teknologiarik berritzaileena erabiliz eta erabiltzailea ardatz duen zerbitzu pertsonalizatua eskainiz. IES Diagnostics aditua da microsampling teknologia erabiltzen, eta oso analisi konplexuak egiteko aukera ematen du lagin-tanta gutxi batzuetatik abiatuta eta etxez etxeko auto-hartualdien bidez.
Azken belaunaldiko ekipamenduari esker, hala nola Agility automatizazio-sistema eta mikrolaginak biltzeko gailu berritzaileak, IES Diagnostics eskuzko operatiboa baino askoz zehaztasun handiagoa eskaintzeko gai da, pazienteen eta erabiltzaileen premia guztietara egokituz. Gaur egun, IES Diagnostics espezializatuta dago SARS-CoV-2k eragindako gaixotasun infekziosoaren aurrean immunitate-gaitasunaren azterketan. Egoera immunitarioaren eta beste baldintza mediko batzuen txosten kliniko osoa da IES Diagnostics enpresaren nortasun-zigilua: txosten bakarra, ulergarria, pertsonalizatua eta azken aurrerapen zientifiko-medikoetan oinarritua.