Glycosciencek plataforma teknologiko berri bat garatu du, giza larruazalean aplikazio topikoko konposatuak askatzeko prozesuetan kontzeptu guztiz berri bat abiaraztea dakarrena.
Berrikuntza jarduera biologikoa duten alkoholen aldaketa entzimatikoan oinarritzen da, eta intsektuentzako uxagarrien, farmakoen, osasun-produktuen eta kosmetikoak merkaturatze-esperientziak iraultzea ekarriko du.
Teknologia horrek produktuen liberazio-denborak birdefinitzen ditu, eta sektore ekonomiko handi askotako fabrikatzaileei aplikazio-denborak, iraupena, dosia, potentzia eta eraginkortasuna, osagai aktiboen kontzentrazioak, toxikotasun-abisuen erabilera eta produktuen fidagarritasuna birplanteatzeko aukera emanez, ustiapen-marjinak hobetuz.