Dronak enpresa teknologiko bat da eta haren jarduera nagusia hardware eta softwarea garatzea da, adimen artifiziala, robotika, eta bere dronei aplikatutako IoT erabiliz, datuak eskuratu eta hartzeko hainbat sektoretan: doitasunezko nekazaritza, topografia, ingeniaritza, segurtasuna, logistika Konponbideak sortzen ditugu UGRen esparruan (Urrunetik Gidatutako Robotak), eskuarki dronak deitzen direnekin, eta aeronautika, Itsaso eta lurreko sektoreetan dihardugu. Gure I+G+b sailean manufaktura aurreratuko konponbideak garatzen ditugu industrien neurrira eta teknologia espezializatuak dauzkagu inguru konplexuetan kostu egokian erabiltzeko.
Dronak-en core businessak hiru zutarri ditu:
- Dronak Operadora; arlo horretan gure pilotu profesionalek lan egiten dute lanak erarik zehatzen eta seguruenean egiteko. Operadoraren barruan daukagun aholkularitzak bi arlo ditu:
- Dokumentuen kudeaketa: erakunde arautzaileek ezarritako hegaldatze eta segurtasun baimenak betetzeko.
- Aholkularitza espezializatua: bezeroarekin gaude, haren beharrizana ohartzen dugu eta I+G+bra eramaten dugu ikertzeko eta konponbide bihurtzeko, ur, lur nahiz aireko UGRa izan.
- Dronak Lab: I+G+b, software eta hardwarearen garapen berriak ikertzea, diseinatzea eta fabrikatzea industriarentzat
- Dronak Academy; hor gure lan-urteetan sortutako jakintza partekatzen dugu, besteak beste pilotuentzako ikastaro ofizialetan.
Dronak-en dronak egitez gain etorkizuna sortzen dugu.