Cocoon Bioscience 2022an sortu zen eta Algenex enpresaren spin off bat da. Honen helburua da osasunaren eta elikaduraren merkatuetarako CrisBio® teknologiaren bidez lortutako biokonposatuak ekoiztea, izan ere, tekno-logiarekin lotutako lau patente ustiatzeko lizentzia du.
Konpainiaren hazkunde-estrategiaren ardatza I+G jarduera indartzea da, produktu berriak eta produkzio-prozesu berriak garatzera bideratuta, eraginkortasuna hobetzeko eta horien kostua murrizteko, lehiakortasuna hobetu dadin.
Gaur egun, Cocoon enpresak I+G-ren zenbait instalazio ditu Madrilen, Tres Cantosen. Horrez gain, bere instalazio pilotua BICen instalatu da, eta, horri esker, Bizkaiko Parke Teknologikoan duen industria-instalazio berrian ere ekoiztu ahal izango du. Instalazio hori 2024an egongo da martxan, eta urtean hamabost kilogramo biokonposatu baino gehiago ekoizteko ahalmena izango du.
CrisBio® teknologia honako honetan oinarritzen da: Trichoplusia Ni zizarearen krisalida bioerreaktore natural gisa erabiliz biokonposatuak ekoizteko baculobirusen bektoreen adierazpenean. Honek biokonposatu industrialen aldean abantaila garrantzitsuak eskaintzeko potentziala du, eskalagarritasun eta errendimendu handiagoak ahalbidetzen baititu kostu askoz txikiagoekin.
2021ean Sendagaien Europako Agentziak teknologia baliozkotu zuen, teknologia horrekin egindako txerto baten aldeko iritzia eman baitzuen, eta CrisBio® aplikatzea bultzatu zuen, egungo adierazpen-teknologien alternatiba gisa. Produktu biologikoen ekoizpenean paradigma berri bat bihurtu nahi da CrisBio®, haragi landuaren industriarako hazkunde-faktoreen, bioteknologiaren industriarako azido nukleikoen manipulazioan inplikatutako entzimen eta beste bioosagai batzuen mundu mailako eskaria asetzeko.