Biofungitek teknologia oinarriko enpresa berri bat da eta haren helburua nutrizio eta babes begetalerako produktuak garatzea da, ezagutza berrietan oinarriturik. Biofungitek-en produktuak produktu naturaletan oinarritzen dira eta bateratu egiten dute eraginkortasuna, segurtasuna eta ingurumenean ahal den inpakturik txikiena izatea.
Biofungitekek espektro zabaleko produktu-saila garatu eta merkaturatu du (Lareki bilduma9 eta nutrizio begetalean efektuak egiaztaturik daude.
Biofungiteken ikerkuntza-ildo berrien artean dago teknologikoki aurreratuta dauden produktuak garatzea, hainbat ekite-erarekin, landarearen babes naturalak handitzeko gai diren produktu naturaletan oinarriturik, eta onddoen prozesu inbasiboetan esku hartu gabe. Organismo onuragarriak erabiltzea eta aztertzea ere, esate baterako bakteriak eta onddo endofitoak, Biofungiteken estrategiaren barruan dago.