BIOFTALMIK S.L. bioteknologiako enpresa bat da, oftalmologia sektorean espezializatua. Haren jarduera garrantzitsuenak begi-patologia nagusiak diagnostikatzeko sistemak eta kirurgiarik gabeko oftalmologia ebakuntzak egiteko medikuntza gailuak garatzea eta osagaien in vitro ebaluaketa dira. Diagnostikoaren arloan Bioftalmik lagin urrien analisian espezializatu da, esate baterako malkoak eta zitologiatik datozen kornea eta konjuntibaren lagin epitelialak.
- LIMBOKIT:MUC5ACen detekzio molekularra gutxiegitasun linbikoa diagnostikatzeko.
- INNOJECT easy4eye: Injektore bat da (osasun produktua) begi barruko injekzioak egiteko diseinatua eta fabrikatua, guztiz segurua gaixoarentzat eta oso erosoa injektatzen duen sendagilearentzat.
- TEAR MONITOR:Sentikortasun handiko Begi Lehorrerako PoC biosentsorea da, malkoetan markagailu proteikoak hautemateko eta zenbatesteko. Erabilera bakarrekoa, Point of Care eta arin irakurtzekoa.
Beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu: oftalmologia farmakoen in vitroebaluatzea, bezeroentzat I+G neurrirako proiektuak diseinatzea eta garatzea, eta oftalmologian ohikoak diren diagnostiko testak