Basque Health Cluster irabazteko asmorik gabeko elkarte bat da eta elkartutako enpresa guztien interesak koordinatu, ordezkatu, kudeatu, sustatu eta defendatzeko helburuarekin sortu zen. Hori lortzeko administrazio publikoekin eta biozientzia eta osasun arloetako beste antolakunde batzuekin elkarlanean ari da, bere elkartuen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko biozientzia eta osasun arloaren garapen, hazkunde eta nazioartekotzean laguntzeko.
Basque Health Cluster erakunde dinamiko eta irekia da. Osasunaren eremuko hainbat arlotan diharduten enpresak elkartzen ditu eta negozio-aukera zabalak eskaintzen ditu elkartea osatzen duten enpresen esperientziaz onuratu nahi duten enpresa, elkarte edo erakundeentzat.
Jarduera-arlo nagusiak giza eta animalia-osasunari aplikatutako bioteknologia, nekazaritzako elikagaien sektorea, kosmetika, medikuntzako gailua, e-osasuna, kudeaketa, zeharkako zerbitzuak, etab. dira. Ekite-arloen barruan azpimarratzekoa da diagnostikoari dagokiona.