Komertzialki Anbiolab izenaz ezaguna den Anbiotek Biotechnologies S.L. enpresak berrikuntza eta azterketa biomolekularren garapena erabiltzen ditu, batez ere azken belaunaldiko genetikan, besteak beste, elikadura, ingurumen, abeltzaintza eta nekazaritza sektoreetan.
Enpresaren erronka nagusia zerbitzu eta produktu berriak bultzatzea da, esate baterako:
- Aholkularitza osoa: beren bezeroen beharrizan eta erronkak aintzat hartuta aholkularitza eta ikerkuntza pertsonalizatua eskaintzen dute konponbiderik onenak lortzeko, eraginkortasunaren eta baita kostuaren ikuspegitik ere.
- Aholkularitza eta azterketak: azterketa molekularrak egiten dituzte genetikaren arloan (PCR, qPCR, mikrosateliteak, microarrayak, genomika, transziptomika, metagenomika).
- I+G+b proiektuak: Anbiolabek gaitasun handiko ikertzaile talde bat dauka bioinformatika, genetika, biokimika eta ekologia arloetan. Diziplina anitzeko talde-lanak aukera ematen digu prozesu biologikoen ezagutza holistikoa izateko, funtzionamendu ekosistemikotik jarduera molekularreraino.
- Bioinformatika: datu biologikoen analisia egiteko zerbitzua eta datuen tratamendurako algoritmoen garapena eskaintzen ditugu.