Aleovitro S.L. 2014. urtean sortu zen diziplina anitzeko elkarlanaren ondorioz, nekazaritza inguruan sektore kimikoa eta biologikoa garatzeko.
Enpresa berri hau umezurtz zegoen merkatuko nitxoa betetzeko sortu zen, balio erantsi handiko landareei lotutako mikorrizetarako biopizgarri espezifikoena alegia, nekazaritza, arbolazaintza nahiz oihanzaintza arloan. Lehenengo helburu eta lorpena zenbait perretxiko “heztea” izan da: Pleurotus Eryngii, Boletis Edulis eta Terfezia Arenaria.
Aleovitroren garapen-ildoak hauexek dira
- Mikorrizatutako landareentzat agrokimiko espezifikoak diseinatzea eta sintetizatzea.
- Perretxikoak eta trufak lortzeko kalitate handiko landare mikorrizatuak ekoiztea.
- Fruitu asko ematen duten landare biopiztuak ekoiztea.
- Landaketa mikorrizatuen kudeaketa orokorrerako aholkularitza.