Addimen Bizkaia 2014an sortu zen Europan fabrikatzeko sustatzen ari ziren teknologia berriei erantzuna ematko.
Ekimen hau balioa sortzeko apustua da, bai materialetan eta baita metalezko osagaiak fabrikatzeko tekniketan ere.
Addimenek konponbide berritzaileak proposatzen ditu egitura konplexuak dauzkaten metalezko piezak fabrikatzeko MAM (Metalic Additive Manufacturing) teknologiaren bidez.
Teknologia honen bidez dentsitate handia eta ezaugarri mekanikoak dauzkaten hiru dimentsioko piezak ekoizten dira, CAD 3D datuak oinarritzat hartuta eta metalezko hauts-geruza meheen fusioa eginez, horretarako laser-izpi bat erabiliz.
Piezak zenbait materialekin egiten dira hainbat sektore eta aplikaziotarako, hala nola molde-txertaketak, aeronautika, aeroespaziala eta automobilgintza.