Ondokoa da BIC Bizkaiaren asmoa: bio, mikro eta nanoteknologia alorretan, eta bai manufaktura aurreratuen eta teknologia garbien eretzean ere,  estatuan eta nazioartean berrikuntza, hazkunde eta ekimenen garapenerako  erreferentziagune izatea, hots, bertan instalatzen diren enpresek start-up, berrikuntzarako proiektu eta hazkunderako proiektuak sortzeko bilgune eraginkorra izatea.

Ekintzaileak

Enpresa berri bat sortzeko proiektu berritzaile bat, BIC Bizkaia inkubagailuaren jarduera-arloen barrukoa, aurkezten duten ekintzaileak.

Startup-ak

  1. Manufaktura aurreratuko enpresak eta teknologia garbidun enpresak: 4 urtetik beherako antzinatasuna duten erakundeak.
  2. Bio, nano eta mikroteknologiaren arloko enpresak: 6 urtetik beherako antzinatasuna duten erakundeak.

Enpresa finkatuak

  1. Manufaktura aurreratuko enpresak eta teknologia garbidun enpresak: garapen-proiektu berritzaile bat dutenak, hazteko potentziala daukatenak, 4 urteko baino gehiagoko antzinatasunekoak, eta gainera, inkubagailuan kokatutako beste enpresa batzuen alde babes-funtzioak egin ditzaketenak, baita enpresa traktore-funtzioak egin ditzaketenak ere.
  2. Bio, nano eta mikroteknologiaren arloko enpresak: garapen-proiektu berritzaile bat dutenak, hazteko potentziala daukatenak, 6 urteko baino gehiagoko antzinatasunekoak, eta gainera, inkubagailuan kokatutako beste enpresa batzuen alde babes-funtzioak egin ditzaketenak, baita enpresa traktore-funtzioak egin ditzaketenak ere.

Ekimen hauek guztiek izaera berritzailea duten produktu eta zerbitzuak eskaintzera bideratuta egon behar dute edo horrelako produktuak edo zerbitzuak izan behar dituzte, merkatu global batera bideratuta egon behar dute eta BIC Bizkaia inkubagailuaren jarduera-arloetakoren batekoa izan behar dute.

Beste entitate eta erakundeak

Beste entitate eta erakunde batzuk, BIC Bizkaia inkubagailuaren jarduera-arloekin edo haien jarduera-lerroekin duten harremanaren ondorioz, aipatutako ekimenak beren elkarrekintzan azeleratzeko potentziala dutenak.