Prestakuntza Jardunaldia
19 January, 2023EGIN eta EKIN Programako Bisitak
6 February, 20232022ko abenduan, Mikrobiomik-ek lankidetza-hitzarmena sinatu zuen Ramón y Cajal Ikerketa Sanitarioko Institutuarekin (IRYCIS), giza mikrobiotarekin lotutako berrikuntza terapeutikoak ikertzeko eta batera garatzeko indarrak batzeko.
IRYCISen ustez, mikrobiotaren arloko ikerketa eta berrikuntza zeharkako ardatza da bere plan estrategiko berriaren barruan; Mikrobiomik-entzat, berriz, esparru-hitzarmen hau sinatzea mugarri handia da lankidetza publiko eta pribatuen politika estrategikoan.
Lankidetza honen helburua ikerketa proiektu disruptiboak klinikara eramatea da, etorkizunean irtenbide terapeutiko berritzaileak eskaini ditzaketenak aukera terapeutiko eraginkorrik ez duten gaixoentzat. Rosa del Campo doktorea hesteetako mikrobiota transplantearen aitzindaria da Espainian, eta abian jartzen diren proiektuen buru izango da, giza mikrobiotaren ikerketa-arloan duen esperientzia zabala aurkeztuz. Aldi berean, Mikrobiomik-ek, ikerkuntzan erabilitako sendagai biologikoaren (MBK-01) lehen saiakuntza klinikoaren diseinua partekatzen du, hitzarmen hau sinatzearen ondorioz.
Egoitza BIC BIZKAIA eraikinean duen konpainiak ospatzen du mugarri hori, eta, horrekin batera, 2022an hazkunde eta garapen bereziko aldia, 2023rako itxaropen handiagoarekin.