
PINTXO BIC Bizkaiaren zortzigarren edizioak biozientzien sektoreko startupak eta enpresak elkartu ditu
10 November, 2026
PROVIDER programaren VIII. edizioa abian da, industria-prozesuetan aplikatutako adimen artifiziala ardatz hartuta
10 November, 2026Bederatzi herrialdetako 11 startup bildu ditu nazioarteko ekimen honek, nekazaritzako elikagaien sektorean berrikuntza sustatzeko eta Euskadiko enpresa- eta teknologia-ekosistemarekin harremanak sendotzeko.
Aurten ere, EIT Food-en Bilbao Campus Experience programaren hirugarren edizioan parte hartzen duten startupak hartu ditu BIC Bizkaiak. Ekimenak 9 herrialdetako 11 startup elkartu ditu, nekazaritzako elikagaien sektorean berrikuntza eta lankidetza bultzatzeko helburuarekin.
Programa 2026ko azaroaren 2tik 26ra egingo da, eta hainbat jarduera biltzen ditu: tailerrak, banakako saioak, enpresetara eta zentro teknologikoetara bisitak eta networking topaketak. Jarduera horien bidez, parte-hartzaileek Euskadiko nekazaritzako elikagaien ekosistema gertutik ezagutzeko eta harreman berriak sortzeko aukera izango dute.
BIC Bizkaiara egindako bisitan, Sporalys eta Witlab enpresen proiektuak bertatik bertara ezagutu, esperientziak partekatu eta lankidetzarako aukera berriak aztertu dituzte.
Edizio honetan, Bio Ice Cream Dots, BIOAMA, BioClé, Criatura, DairyLoop, GreenBioNourish (GBN), Lykyn, Oxypome, SECIoT, TerraArgus eta Trongkai startupak ari dira parte hartzen. Besteak beste, bioteknologiaren, elikadura osasungarriaren, nekazaritza adimendunaren eta ekonomia zirkularraren arloetan garatzen dituzte beren proiektu berritzaileak.
BEAZen, ekosistemen arteko loturak sendotzen, ezagutza partekatzen eta lankidetzarako aukera berriak sortzenjarraitzen dugu, proiektu berritzaileen garapena sustatzeko eta Bizkaiko enpresa-sarea indartzeko.

