
BIC Bizkaiak EIT Food-en Bilbao Campus Experience programaren hirugarren edizioko startupak hartu ditu
10 November, 2026Bizkaiko Lanbide Heziketako 12 ikastetxetako ia 70 lagunek parte hartu dute BEAZek eta TKNIKAk sustatutako ekimenaren lehen jardunaldian. Programaren helburua etorkizuneko industriaren teknologiak ikasleei hurbiltzea eta ekintzailetza sustatzea da.
BIC Bizkaiak PROVIDER programaren VIII. edizioko lehen jardunaldia hartu du. BEAZek eta TKNIKAkbultzatutako programa honen bidez, industria-teknologia berriak ezagutarazi eta ekintzailetzarako interesa piztu nahi da Bizkaiko Lanbide Heziketako ikasleen artean.
Lehen saioan, adimen artifizialak industria-prozesuetan dituen aplikazioak izan dira hizpide. Bizkaiko Lanbide Heziketako 12 ikastetxetako ia 70 lagunek parte hartu dute jardunaldian, eta MineTechnology enpresa laguntzailearen eskutik, teknologia horrek industria eraldatzeko eskaintzen dituen aukerak ezagutu dituzte.
BIC Bizkaiara egindako bisitan, Argit AI proiektu ekintzailea ezagutzeko aukera ere izan dute. Horri esker, startup teknologikoen ekosistemara hurbildu dira, baita enpresa-proiektu berriak abian jartzeko aukeretara ere.
Jardunaldi hau PROVIDERen edizio honetarako aurreikusitako teknologia eta ekintzailetza zabaltzeko bost jardunaldietako lehena izan da. Saio horietan, industriaren etorkizunerako funtsezkoak diren teknologiak landuko dira, enpresa-ekimen berrien garapena sustatzeko.
BEAZen, prestakuntzaren, teknologiaren eta ekintzailetzaren arteko loturak sendotzen jarraitzen dugu, talentua bultzatzeko eta Bizkaiko etorkizuneko industriarako aukera berriak sortzeko.

