
PROVIDERen VI. edizioaren jardunaldia: Adimen Artifiziala
17 January, 2025
PROVIDERen VI. edizioko finalistak
24 March, 2025Joan den ostegunean, otsailaren 27an, 2025eko lehen PINTXOBICBIZKAIA ospatu genuen, berrikuntza eta networkinga protagonista izan zituen topaketa. Edizio honetan, gure hiru startup-ek parte hartu zuten: From Lab to Field, SAMYLABS eta MAI CDMO, haien proiektuak eta aurrerapenak ekosistema ekintzailearekin partekatuz.
Gainera, Ingeteam Parke Teknologikoko enpresa erreferentea gertutik ezagutzeko aukera izan genuen, eta startupentzako finantzaketa-aukerak aztertu genituen Seed Capital Bizkaia eta ELKARGI-ren eskutik.
BIC Bizkaian lanean jarraitzen dugu, topaketa hauek gure startup-en eta Parke Teknologikoko enpresa traktoreen arteko funtsezko lotura izan daitezen.
Eskerrik asko parte hartu eta PINTXO BIC BIZKAIA arrakastatsua egiten duzuen guztioi!







