
Pintxo BIC 2025
3 March, 2025
PROVIDER VI. edizioko finalistak euren proiektuak defendatu dituzte epaimahaiaren aurrean
9 May, 2025Dagoeneko ezagutzen dira PROVIDER programaren VI. edizioko proiektu finalistak. Beaz Bizkaiak eta Tknikak sustatzen dute programa hori, Bizkaiko Lanbide Heziketan ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko. Hautatutako proiektuak beren ikuspegi eraldatzaileagatik eta industrian duten inpaktu-potentzialagatik nabarmentzen dira. Hauek dira:
- 42RACKS CLOUD – CIFP Zornotza LHII
- DESIGNIUM – CIFP Bidebieta LHII
- ELEDIL – San Viator
- IA KARBONO AZTARNA – CIFP Txurdinaga LHII
- IA INSTALAZIO ELEKTRIKOAK – Andra Mari Lanbide Heziketa
- KABB3 – CIFP Zornotza LHII
- VERTEX VISIÓN – Politeknika Txorierri
- ZIMERGREEN – Andra Mari Lanbide Heziketa
Hobekien baloratutako bi proiektuek laguntza pertsonalizatua, BIC Bizkaiko ekintzailetza-gelarako sarbidea eta zuzkidura ekonomikoa jasoko dute, konponbideak garatzen jarraitzeko. PROVIDERen edizio berri honek Beaz Bizkaiak eta Tknikak Bizkaian talentu ekintzailea eta prestakuntza aurreratua bultzatzeko duten konpromisoa indartzen du.







