Ondoren, BIC Bizkaian sartu ahal izateko beharkizunak xehekatzen dira

Ekintzaileak

  1. Aurrerapen garrantzitsuak barne hartzen dituen Negozio Plan bat duen proiektu berritzaile bat aurkeztea, baina BIC Bizkaia inkubagailuko langileria teknikoak proiektu hori bideragarritzat jo behar du.
  2. Administrazio Publikoarekiko betebeharrak egunean izatea, hau da, zerga-arloko exijentziak ezartzen dituzten administrazio publikoekiko betebeharrak nahiz Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

 Enpresa eratuak eta startup-ak

  1. Hazteko eta nazioarteko merkatuetara sartzeko gaitasuna duen proiektu berritzaile bat izatea eta aurkeztea.
  2. Sozietateak eratuta eta erregistratuta egotea.
  3. JEZean alta eginda izatea eta helbide fiskala Bizkaian izatea.
  4. Administrazio Publikoarekiko betebeharrak egunean izatea, hau da, zerga-arloko exijentziak ezartzen dituzten administrazio publikoekiko betebeharrak nahiz Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

Pertsona juridiko eskatzaileek beren enpresa-jarduera nagusia beste eraikin batean gauzatu ahalko dute, eta BIC Bizkaia inkubagailura negozio-lerro berri bat irekitzeko edo udalerriak hazteko potentzial handia duen proiektu berritzaile bat garatzeko sartu ahal izango dira.