Balio erantsi handiko sektoreen eta teknologien aldeko apustua da. Espezializazioak eragileen arteko elkarrekintza sustatzen du, eta ondorioz, errazagoa da erabiltzaileen beharretara moldatzea eta aukerak agerraraztea.
Lehentasunezko sektoretzat jo dira bio-mikro-nano teknologiekin, teknologia garbiekin eta manufaktura aurreratuan dihardutenak, bereziki laborategiko ekipamendua erabiltzen dutenak.
Sektoreok aukeratzean kontuan hartu dira alderdi hauek:
Bio-mikro-nano teknologiak
Etorkizun oparoko teknologiak, balio handiko ezagutza sor dezaketen ikerketa-eremuetara bideratuak.
Badira enpresa arrakastatsuak erreferentzia izan daitezkeenak ekintzaileentzat.
Ingurunea (azpiegiturak, gaitasunak, bizi-kalitatea, pizgarri fiskalak eta beste) erakargarria da kanpoko proiektuak gurera erakartzeko orduan.

Teknologia garbiak
Enpresa asko ari dira teknologia garbien alorrean, bereziki energiaren sektorean, eta horri gehitzen zaio ZTBESko partaideen ezagutza-maila aurreratua.
Hainbat dira, gaur egun Euskadin, teknologia garbietan oinarritutako proiektu berritzaileak bultzatzeko ekimenak eta ugariak teknologia garbiekin lotutako proiektu ekintzaileak.
Hainbat dira, gaur egun Euskadin, teknologia garbietan oinarritutako proiektu berritzaileak bultzatzeko ekimenak eta ugariak teknologia garbiekin lotutako proiektu ekintzaileak.
Manufaktura aurreratua
Tradizio industrialagatik, proiektu berritzaileak daude manufaktura aurreratuen alorrean.
Ezagutza-maila aurreratua, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren sareak sortua.
Etorkizuneko sektorea izan arren, ez dago gurean horretara zuzendutako haztegi edo inkubagailurik.
Ezagutza-maila aurreratua, zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren sareak sortua.
Etorkizuneko sektorea izan arren, ez dago gurean horretara zuzendutako haztegi edo inkubagailurik.