
BEAZek emakume zientzialarien talentua nabarmendu du Emakumearen eta Neskatoaren Nazioarteko Zientzia Egunean
11 February, 2026
PROVIDER programaren VII. edizioko finalistak
24 March, 2026Bilboko IES Botikazar BHI ikastetxeko Batxilergoko 1. mailako ikasleek BIC Bizkaia inkubagailua bisitatu dute Egin eta Ekin programaren baitan. Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen du, hezkuntza-esparruan ekintzailetza bultzatzeko eta gazteen artean espiritu berritzailea sustatzeko.
Tailer, hitzaldi eta jarduera praktikoen bidez, Egin eta Ekin programak enpresen mundua ikasleei hurbiltzen die, eta funtsezko gaitasunak garatzen laguntzen du, hala nola ekimena, talde-lana eta sormena.
Jardunaldian zehar, ikasleek inkubagailuaren jarduera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, eta From Lab to Field enpresarekin topaketa batean parte hartu dute. Horrela, ingurune erreal batean ekintzailetza teknologiko eta berritzailearen prozesura hurbildu dira, lehen eskutik enpresa-esperientziak ezagutuz.
Beaz erakundeak 2008an martxan jarri zenetik parte hartzen du Egin eta Ekin ekimenean, Bizkaiko gazteen artean ekintzailetza-espiritua sustatzeko eta lurraldeko enpresa-ehuna ikasgeletara hurbiltzeko lanean.

