Azterlana Severo Ochoa Biologia Molekularreko Zentroko (CBMSO) María Yáñez Mo doktoreak zuzentzen duen ikerketa-taldearekin elkarlanean egin da, eta, horrela, lehen mailako argitalpen zientifikoen zerrenda luze bati gehitu zaio, zeinaren egile nagusia Gabriel Barreda Gómez doktorea baita, konpainiako CSO.
Nazioarteko aldizkari ospetsuetan egindako argitalpen horiek Bizkaiko enpresa horren bikaintasun zientifiko-teknikoa ikusarazten laguntzen dute. BIC Bizkaian kokatuta dago enpresa, bio-mikro-nano teknologietan, manufaktura aurreratuan eta teknologia garbietan espezializatutako inkubagailuan. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen dute eta Beazek kudeatu.