Victor Barahona, gure 3D aretoko arduraduna, “Planeta inteligente” n elkarrizketatua
29 April, 2021Provider proiektuen defentsa
6 May, 2021IMG Pharmak “Subcellular specificity of cannabinoid effects in striatonigral circuits” lanean parte hartu du eta nazioarteko argitalpenik eraginkorrenetakoa den NEURON aldizkarian argitaratu da.
Artikuluak kanabinoide hargailuak zirkuitu neuronal bereko hainbat kokapen azpizelularretan aktibatzeak ekar ditzakeen portaera desberdinak azaltzen ditu.
Lana INSERMeko (Frantzia) “Endokanabinoideak eta neuroadaptazioa” ikerketa-taldearekin lankidetzan egin da. Giovanni Marsicano doktoreak zuzendu du, nazioartean ezaguna den adituak, lehen mailako argitalpen zientifikoen zerrenda luze bati gehituz, konpainiako CSO den Gabriel Barreda Gómez doktorearen zuzendaritzapean.
Nazioarteko aldizkari ospetsuetan egindako argitalpenok Bizkaiko enpresa horren bikaintasun zientifiko-teknikoa ikusarazten laguntzen dute. BIC Bizkaian dago kokaturik, bio-mikro-nano teknologietan, manufaktura aurreratuan eta teknologia garbietan espezializatutako inkubagailuan, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatua eta Beazek kudeatua.